Orreaga 778

Gure iragana ezagutuz, gure oraina ulertuz, gure geroa marraztuz

Nortzuk gara?

Ibañeta 778

Urte mordoxka pasatu da, ez dugu zenbat gogoratzen, Orreaga Fundazioa eta Etxabarrengo Kultur Elkartea, Orreagako Gatazka oroitzeko ekitaldia antolatzen hasi zirenetik.

Helburua beti berbera izan da: Gatazka horretan gertatutakoa ezagutaraztea eta, bide batez, gaurkotasun politikoan ezartzea.

Gehienetan ekitaldi xumea burutu izan da, lehenik Orreagan eta gero Ibañetako lepoan; baina 2013. urtean, egunari duen garrantzia emateko asmoz, aurrerapausu nabaria eman genuen. Nafarroa Behereatik etorri zitzaigun ideia baten ildotik, DSC05776gatazkaren antzezlan sinbolikoa burutu genuen. Honek izugarrizko ikusgarritasuna eman zion ekitaldiari eta jasotako iritziak oso positiboak izan ziren. Aipatu behar da ere, inoiz baino jendetsuagoa izan zela. Gauzak horrela, ekitaldi honi izaera nazional eman nahi genioke eta horregatik, aurten, antolakuntza egituratuagoa eta parte hartzaileagoa gauzatzen ari gara.

Ekitaldiaren nondik norakoak:

Aurreko urteetan ekitaldi erabat politikoa antolatzen genuen, zeinetan, urtero, pertsona ezagun batek pregoia idazten edota irakurtzen zuen bertan. Hala nola, Floren Aoiz, Tomas Urzainki, Xabi Errea, Antton Curutcharry…

Ekitaldia, 2013 urtera arte bi zatitan burutzen zen:

  1. Orreagan: Oroitarriaren aintzinean, aurreskua, lore-sorta, pregoia, txalaparta…
  2. Ibañetako lepoan: Antzekoa, baina bertsolariak ere bai.

Urte askotan ibilaldia antolatu da Auzberritik Orreagara oinez joateko eta gero, Orreagatik Ibañetako lepora ere, oinez joaten da.

DSC05722

2013koa ezberdina izan zen eta Ibañetako lepoan arestian aipatutako antzezlana egin zen eta baita bertako hartzai biri omendua.

Eguna bukatzeko, bazkaria antolatzen da Garraldan. Urte batzuetan Etxabarrengoa Elkartean izan da eta beste batzuetan Garraldako frontoian.

Advertisements

2 thoughts on “Nortzuk gara?

  1. Egun politxa eta unkigarrixa pasatu genuen eta aurten ere joateko asmotan gare.
    Bazkarirako apuntatzia nahiko giñuen, ze telf.da?

  2. Aupa, Jone! Gustora ibili zineten, beraz? Pozten gara! Bazkarian izena emateko Etxabarrengoara deitu beharko duzu: 948 76 40 87. Aupa, zuek! 😉

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s